top of page

Ttun-ttuna, tuntun edo danburia perkusiozko musika tresna kordofonoa da, eta frantsesez"tambourin basque" izena ere hartzen du; aragoieraz, berriz, "chicotén". Pirinioaren mendebaldean eta mendien banalerrotik iparrera zein hegoaldera erabili izan da gehien, geurean Zuberoan bereziki. Salterioaren antzekoa, ttun-ttunak sei soka ditu eta makila batez, aldi berean, erritmoa markatzen eta oinarri harmonikoa ipintzen da.
Hiru zuloko txirularekin batera jotzen da eskuarki, txistuak eta danbolinakten bikotearen baliokidea osatuta.
ttun ttuna

EGILEAK: JOAR
MANEX
bottom of page