top of page

Euskal Herrian gaur egun "mingain bikoitza" duen soinu tresnen artean ezagunena, sendoena eta egitura aldetik eboluzionatuena da. Dultzaina Gipuzkoako eta Bizkaiko baserri ingurukoa bada, gaita-dultzaina (Nafarroako gaita) Nafarroa eta Arabako baserrietakoa baino kaletarragoa da. Bertoko musika eta erritmoaz gain, sonatak, polkak, mazurkak, habanerak, rigodonak, pasodobleak, schotisak.... osatzen dituzte beraien errepertorioa.
XX. mendean, atzerakada bat hasi zen eta mende erdialdean, oso gaitero gutxi geratzen ziren; batez ere Lizarra aldean bakarrik; Hirurogehiko hamarkadan nafar familiako Lakuntza anaiek Bilbon hasi zuten gaitaren berreskuratzea.
Gaur egun esan dezakegu, Nafarroako gaita momentu on batean dagoela berriz ere, bai kalitatez eta bai kantitatez.

bottom of page