top of page

DANBOLINA

Danbolina perkusio musika tresna menbranofonoa da,euskal herrian tradizionalki oso hedatua.txistua laguntzeko erabili ohi da, erritmoa markatzen.
Txistulariak ezkerreko eskuinaz txistua jotzen duen bitartean, eskuineko eskuaz danbolina jotzen du melodiaren erritmoa markatzekoatabalarekin aldea nabaria da, altuagoa eta estuagoa baita; halere adabakiak eta tentsore-sistema bera ditu.

Joleak "danboliterua" izena hartzen du.

 Batzuen ustez, lehen aztarna Nafarroa Behereko Isturitzeko "Laminazilo" leizean agertutako hezurrezko txilibitua da.

Bere jatorria Erdi Aroko eta Pizkundeko koblakaritzan dagoen arren, bere egintzan erabilitako material desberdinez baliatzean eboluzionatu egin du. Erabilitako materialen artean hezurra, egurra, plastikoa, metala edo ABSa daude. Berrikuntzarik handiena metalezko fita gehitzea izan zen.

 

txistua eta danbolina

Hezurrezkoakkanaberazkoak eta bertako zurezkoak topatu dira, baina gaur egun egur exotikoagoekin fabrikatzen dira. Jesuiten idatzizko tradizioagatik, XVIII. mendeko laginak ezagutzen ditugu; garai honetan ikus daiteke zuloen arteko distantzia gaur egungoaren desberdina zela.

XVIII. eta XIX. mendeen artean txistua errezitaldietan eransten saiatu ziren, eta XX. mendean errekonozimendu ofiziala lortu zuten haren irakaskuntzak eta praktikak.

1927an lehen txistulari elkartea sortu zen, Arraten (Eibar), ehun musikari baino gehiagorekin. Harrezkero, txistularien jagolea Arrateko Ama Birjina da.

Txelu EtxebarriakBegoñako txistulariak, metalezko txistua asmatu zuen 1964an.[1]

IZARO MARTIN, ANA LAURA DOÑA ETA JAVIER VARGAS

bottom of page