
ALBOKA
Alboka euskal musika tresna tradizionala da, klarinete bikoitza dena. Izena arabieratik omen dator: al-bûq . Haize instrumentua da. Bizkaian, Arratia eta Nerbioi ibarretan tradizio handia egon da XIX. mendetik, albokari handiak emanez: Anbrosio Gorostiaga "Anbros" (1867-1926), Bernardino Zautua, Tiburtzio Elezkano (1906-1958) eta Silbestre Elezkano "Txilibrin" (1912-2003) Igorrekoak; Migel Larrinaga "Txuskoa" (1881-1921), Alejo Etxezarraga eta Eugenio Etxebarria (1920-2008) Dimakoak; Graziano Lekue "Txisperue" (1882-1945) Zeberiokoa; Jose Amundarain "Muñegi" (1895-1969), Emilio Sagarna eta Andoni Goikoetxea Zeanurikoak; Ildefonso "Pontxo" Orue (1902-1980) eta Benito Iragorri (1906-1973) Lemoakoak; Alejo Gurtubai "Barberue", Juan Kruz Valle eta Juan Otxandio (1927-2000) Galdakaokoak; Jose Mari Bilbao eta Leon Bilbao semea (1916-1990) Arteagakoak; Inazio Uribarri "Andaluze" Dima/Zaratamokoa eta Manu Barandika Bediakoa.
Euskarria zura izan ohi da, zeinen gainean kanabera|kaña-tutuak jartzen dira: ezkerrekoak bost zulo, eskuinekoa, hiru, ditu. Adarrik txikiena alboka-ko aurreko partean|lekuan joan ohi da, tutuak eta euskarria, eta, adar barruan, kanabera|kaña-pitak (soinu ekoizleak), tutuen hasierako|irekitzeko zuloan sartuta, elkartuz. Adar handiak du alboka-ko soinua urrunago entzun dadila misioa. Lihoa erabiltzen da kanaberak|kañak finkatzeko eta pitetarako. Ilea edo zaldi-ilea jartzen da, soinuak zorrotzagoak izan daitezela, pitako puntan. Lihoak funtzio bera du, baina pitako eraztunerako erabili da ere. Eta argizaria zuloak estaltzeko erabiltzen da; horrela, adar txikitik botatzen den aire guztia zuzenki doa tutuetara.
